XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Biltzaile ideala, zelularen goiko eta azpiko aldeak estaliko lituzkeen xafla metalikoak osotua izango litzateke, honela zelula kontaktu ona lortuko bailuke kanpoko zirkuituarekin.

Azpiko aldeak ez du problemarik, baina goialdeko eroalea gardena izan beharko litzateke argiarekiko.

Eta hau inolaz ere ezin da lortu; eta beraz, konpromezu bat lortu behar da zelularen goiko aldearekin kontaktu egingo duen eroaleak zelularen azalera ahalik eta txikiena estal dezan, eta sortzen den korrontea puntuetatik biltzen den puntuaraino dagoen distantzia ahalik txikiena izan dadin.

Konpromezu honek arazoak dakartza, Metalezko sare oso mehe bat zelularekin kontaktuan jarriko bagenu, zelula azalera txiki bat estaliko genuke.

Baina orduan eroalearen erresistentzia oso handia izango litzateke, eta energia asko galduko genuke berotan.

Erresistentzi hau beheratzeko zelula eguzkitiar batetan, azaleraren 10% bat estaltzen da gutti gorabehera; eta honek zera esan nahi du: zelulak ez duela hartuko, bertara heltzen den argiaren 10%-a.

Beraz, errendimendu neurri honetan beheratuko da.

Ba daude, halaber, beste erresistentzia batzu kristalaren barruan, nahiz eta korronteak zeharkatu behar duen distantzia hiru milimetro baino gehiago ez izan.

Edozein inperfekziok nahiz inpurutasun kimikoak zein kristal-estrukturaren irregulartasun batek, errendimenduaren beherapen bat sortzen du.

Inpurutasunek korronte-ihesteak sortzen dituzte, p moetako eta n moetako kontaktutan korronteak alderantzizko sentidua hartuz.

Irregulartasun kristalografikoek bi eratara joka ditzateke: tranpa modura, non elektroi eta hutsune berrelkartzen diren eta beraz galdu edo goi mailako eroapenezko ibilbide modura kortozirkuitu sortuz.

Orain arte aipaturiko zelulak: espaziorako programakuntzarako eginak izan ziren.

Oso onak dira, baina oso garestiak.